Felisa Musatadi omendu du udalak, ehungarren urtebetetzeagatik
Jose Mari Gorroñok Felisa Musatadi eta bere senideak hartu ditu gaur (urtarrilak 30) udaletxean, bere ehungarren urtebetetzeagatik omenaldia egiteko.

Felisa Musatadik ehun urte bete ditu gaur (urtarrilak 30), eta bere familiarekin batera Gernika-Lumoko Udaletxera hurbildu da, foru herriko alkate den Jose Mari Gorroñoren omenaldia jasotzeko. Urteak atzera ezagutzen du alkateak Musatadi, azaldu duenez, eta “oso pozik” dago, bere ehungarren urtebetetzeagatik. Hala, plaka bat eta lore sorta bat eman dizkio alkateak, opari gisa.