Aratusteetako Jai Batzordean parte hartzeko deia
Mundakako Aratusteetarako Jai Batzordeak herriko kuadrillei inauterietarako prestakuntzetan eta atontzean parte hartzeko deialdia luzatu diete. Barikurako [urtarrilak 31] ipini dute hitzordu irekia, 18:00retan, Gaztelekuan. Otsaila heltzeagaz batera, mundakarrentzako egutegian letra gorriz nabarmendutako datak heltzen dira, inauteriak, eta, hori horrela, herritarren parte hartze aktiboa sustatzen dute urtero-urtero, jaion prestakuntzak aurrera egin dezan.