1.800 pertsona baino gehiago jaso zituen abenduaren 28an eta 29an Gabonetako Haur Parkeak. Izan ere, haur, nerabe eta haien familiek jardueraz betetako asteburuaz gozatzeko aukera izan zuten, eta parte hartzaileen gogoa izan zen ekitaldiaren arrakasta berretsi zuena.
Gernika-Lumoko 1.800 pertsona baino gehiago jaso zituen abenduaren 28an eta 29an, Jai Alai frontoian. Izan ere, haur, nerabe eta haien familiek jardueraz betetako asteburuaz gozatzeko aukera izan zuten, eta parte hartzaileen gogoa izan zen ekitaldiaren arrakasta berretsi zuena.
Hiru eta hamasei urte bitarteko parte hartzaileei zuzendutako parkeak adin guztiek gozatzeko espazioa eskaini zuen, goizeko zein arratsaldeko ordutegiagaz, eremua adin bakoitzeko gazteen nahietara eta beharretara egokituz. Hala, sormen tailerrak, jolas tradizionalekoak eta proposamen teknologiko aurreratuak izan ziren frontoian, eta parte hartzaileek “arrakastaz” erantzun zioten ikaskuntza modu desberdinak integratzeko helburuari.
Udal ordezkariek, balantzean, jendetzari ez ezik, parte hartzaileen inplikazio aktiboari erreparatu zioten, “asteburu osoan frontoia barre eta energiaz” bete zutelako. Antolatzaileen berbetan, ekimenak “indartu” egiten du udalak kultur dinamizazioagaz eta familia aisialdiagaz duen konpromisoa, “bereziki elkarlanean egindako jarduerek garrantzi berezia hartzen duten garai honetan”. Diotenez, bertaratu ziren gurasoek “positiboki” baloratu zituzten bai antolaketa bai jardueren aniztasuna: “Familian denbora pasatzeko eta huarrek ondo pasatzeko modu bikaina da”.