Gabonetako Haur Parkea, bueltan
Abenduaren 28an (zapatua) eta 29an (domeka), Gernika-Lumoko Gabonetako Haur Parkeak ateak irekiko ditu berriz, Jai Alai pilotalekua eszenatokitzat izanik.
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2024/12/image.png)
Gernika-Lumoko Udalak haurren eta gazteen aisialdiaren eta gozamenaren bidez beraien ongizatea bermatzearen aldeko apustua egin du Gabonetan, beste behin, Jai Alai pilotalekuan Gabonetako Haur Parkea (PINa) irekiz. Abenduaren 28an (zapatua) eta 29an (domeka) irekiko ditu ateak parkeak, eta 3 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteen gozamenerako pentsatutako jarduera-sorta zabala eskainiko du, beraien aisialdia landu eta hobetu asmoz.
Ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango dela jakinarazi du udalak, eta esparrua parte-hartzaileetan adinaren arabera banatutako guneak bereiziko direla gehitu du, horrela, proposamenak talde bakoitzaren behar eta lehentasunetara egokituz.
Udalak dinamizazio kulturalarekin eta familia-entretenimenduarekin duen konpromisoa berresten du beste behin ekimen honen antolaketak, aisialdi partekatuak geroz eta garrantzi bereziagoa hartzen duen garai honetan.