Aniztasunaren eta euskararen haria eutsiz
Hamaika jarduera egin dituzte eskualdean gaur, Euskararen Egunean. Aldarrikapenak ere garrantzia hartu du festa giroan.
Euskararen Egunean murgildu dira eskualdean. Jai giroa nagusitu da Busturialdean, baina jai, musika eta festaren artean, aldarrikapenek ere izan dute kutsua. Euskara da euskaldun egiten gaituena, eta beraz, herrietan antolatutako jarduera orok ezaugarri berdin-antzeko bat dute: Euskaratik, euskararako eta euskaraz gozatu dute Bermeon, Busturian, Ean, Foruan, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon eta Mundakan gaur, egunean zehar.
Bermeon, goizean Herriko hezkuntza zentroen elkarretaratzea egon da, eta arratsaldean, Goiko Plazan elkartu dira ohiko ekitaldia aurrera eramateko. “Zer da bizitza euskara gabe?”, galdetu dute Bermeo BHI eta Eleizalde Ikastolako ikasleak goizeko elkarretaratzean. “Gure arbasoek erakutsi digute. Gure oroitzapenen lotura da, eta une onak bakarrik ekartzen dizkigu burura”, gaineratu dute, oro har. Euskaldunoi batzen gaituena euskera dela nabarmendu ere egin dute: “Euskara da batzen gaituena. Aipatzekoa da ze euskara polita garatu dugun Bermeon, eta ze gutxi erabiltzen dugun. Zenbat hitz eta esamolde dauzkagun, eta zein gutxi dakizkigun”. Busturian, beregain,Ā egun osoko ekintzak izan dituzte eskolan; bertsoak, kantak eta abar luze batez gozatuz, eta arratsaldean denetariko tailerrez gain, Olentzero Maitea ikuskizuna dinamizatu zuen Apika ipuin kontalariak.Ā
Ean, Loraldi ikastolari buruzko hitzaldia eman du bertan irakasle izandako Mari Jesus Aranburuk. Foruan ere ipuin-kontalaria izan da nagusi. Gautegiz Arteagan, ordea, txokolate beroaz disfrutatu dute herritarrek, herriko helduen elkartearen eskutik. Gernika-Lumon 11 orduko irakurraldian murgildu dira; Miren Agur Meaberen Kristalezko Begi Bat liburuari ahotsa emanez. Herriko gazteen adierazpenekin osatutako bideo bat ere hedatu dute Oizmendi Telebistarekin batera, gainera. Mundakan, egunean zehar, denetariko jarduerak hartu dute tokia; tartean, Josune Garcia de BikuƱa ipuin kontalariak.Ā