Euskaratik, euskararako eta euskaraz
Euskararen Nazioarteko Eguneko jarduerak antolatu dituzte han-hemen, denetariko egitasmoekin eta ekimenekin.
Euskaldunen herriaren bereizgarririk esanguratsuena euskara bera aldarrikatzeko eta, era berean, hizkuntzaren eguneroko-eguneroko erabileraren sustapena nabarmentzeko, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko hainbat jarduera antolatu dituzte udalerriz udalerri. Udalek, gizarte eragileek nahiz tokian tokiko kultur taldeek prestatu dituzte denetariko egitasmook. Herritarrek, horrenbestez, egunotan edukiko dute zer egin, zer ikusi eta zertaz gozatu, betiere euskaratik eta euskaraz.