Zenbait zuhaitz moztu dituzte, segurtasuna bermatzeko
Mundakako Udaletik azaldu dutenez, udalerrian zenbait zuhaitz bota behar izan dituzte haien egoera txarra tarteko, eta segurtasun irizpideei jarraituz. Hain zuzen ere, Txorrokopunta ibilbidean egin dituzte hirigintza lanak; zuhaitzen barnealdea ustelduta zegoela eta, erortzeko eta kalteak sortzeko arriskua zuten. Hori dela eta, udalak horiek moztea erabaki du.
Mozteagaz batera, aurreratu dute “negu garaian” birlandatu egingo dituztela, eremu horrek lehen zuen itxuragaz eutsi dezan.