Liburuak jaso eta itzultzeko sistema berria dute Eako liburutegian
Hiru kutxatilategi eta itzulketetarako buzoia daukan altzaria jarri dute, Aurrez aurreko zerbitzurik ez dagoenean ere, maileguak jaso eta itzuli ahal izateko.
Aurrez aurreko zerbitzurik ez dagoenean ere, maileguak jaso eta itzuli ahal izateko altzaria estreinatu dute Eako udal liburutegian. Izan ere, hiru kutxatilategi eta itzulketetarako buzoia daukan altzaria jarri dute bertan.
Hori dela eta, dagoeneko posiblea da maileguak edozein unetan jaso eta itzultzea, ze altzari berriaren beheko aldean itzulketetarako buzoia dago, eta, beraz, liburuzainik ez dagoenean bertan utzi ahalko dira maileguak.
Era berean, libururen bat maileguan hartu nahi izanez gero, eta hori teknikariaren ordutegian egin ezin bada, katalogo bateratutik –liburubila zerbitzuaren bidez– emailez edo telefonoko mezularitza zerbitzuen bidez eskatu eta altzari berrian jaso ahalko da, Eskolondoko txartelarekin kutxatilategiaren atea zabalduta.