Gaztelugatxeko San Juan Bermeorena dela zehazten duen agiria sinatu du Bermeoko Udalbatzak
Gaur [abuztuak 29], San Juan Degoilatu eguna ospatu da Bermeon, eta hori aprobetxatuz, Gaztelugatxeko San Juan Bermeorena dela zehazten duen agiria sinatu du Bermeoko Udalbatzak Gaztelugatxeko baselizaren inguruan.
Tradizioari eutsi diote bermeotarrek beste behin, gaur [abuztuak 29], San Juan Degoilatu eguna ospatuz. Euria eta eguraldi kaxkarra ez dira aitzakia izan urteroko Gaztelugatxeko San Juanera bisita egiteko. Horrela, goizeko 10:00etan abiatu da Goiko Plazatik Bermeoko Udalbatza, `Alkate Soinua´ entzunda egunari hasiera eman ostean. Kalejira ere egin da Sanjuanportaleraino, txistularien laguntzaz baliatuz.
Ongietorria emateko eta auzoko makila emateko Gaztelugatxe gainean itxaron dio Eider Gotxi Areneko auzo alkateak Bermeoko Udalbatzari. Han, Bermeoko eta udaleko banderak altzatu dituzte, eta Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak kanpaia jo du, hiru aldiz, hurrengoa esanez: “Hau izan da, da eta izango da bermeotarron altxorra. Gora Bermeo!”. Horrela, Gaztelugatxeko San Juan Bermeorena dela adierazten duen agiria sinatuz.
Azkenik, Gaztelugatxeko Batzordeko kideekin egoteko tartea ere izan du Bermeoko Udalbatzak, eta etengabean egiten duten lan guztia eskertzeko denbora hartu dute.