Urriko Lehen eta Azken Asteleheneko azoketan parte hartzeko epea ireki da
Nahiz eta oraindik falta den, Urriko Lehen eta Azken Asteleheneko azoketan parte hartzeko epea zabaldu du jada Gernika-Lumoko Udal Azoka eta Merkatu sailak, Udalarekin batera.
Uda amaitzearekin batera, Urriko Lehen eta Azken Asteleheneko azoketarako gutxiago geratzen da. Udal Azoka eta Merkatu Sailak, horietan postu bat izan nahi duten pertsonei zuzendutako eskaerak aurkezteko epea ireki du. Nekazaritza sektoreko lehen hitzordua urriaren 6an eta 7an izango da, eta bigarrena, berriz, 28an. Adierazi dutenez, parte hartu nahi duten pertsonek nahitaez alta emanda egon beharko dute Aldundiko Nekazaritza Saileko ustiategien erregistroan.
Autonomia eremuko erakundeetako ekoizle eta artisauek ere parte hartu ahal izango dute bi sariketetako edozeinetan. Beti ere azokaren sustatzaileek gonbidatu badute haien elkartea, noski.
Lehenengo hitzorduan parte hartu nahi dutenek irailaren 1etik 20ra aurkeztu beharko dute dokumentazioa herriko udaletxean, eta Urriko Azken Astelehenean postu bat lortu nahi dutenek, berriz, irailaren 11tik urriaren 11ra.
Baserritarrak edo Artisauak deituriko eskaerak, udal webgunetik deskargatu ahal izango dira (www.gernika-lumo.eus) eta Udaletxean aurkeztu ahal izango dira Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), telematikoki udal egoitza elektronikoaren bidez edo posta bidez.