Mundaka itsas mozorroz jantziko da
Zapatuan [abuztuak 31], Mundakan itsas mozorroen jaia ospatuko da, adin guztietako jendea mozorrotzeko helburupean.
Abuztuari, eta bide batez udari amaiera emateko, Mundakako Udalak Itsas mozorroen jaia antolatu du zapaturako [abuztuak 31]. Hala nola, eguna girotzeko pare bat ekintza ere antolatu dira herrian, beti ere, edozein adineko jendeari tokia emanez. Izan ere, Udalak adierazi duenez, “nagusi, gazte eta umeak” itsas gaiarekin erlazionatutako mozorroa janztera animatzen ditu.
Ostalari eta merkatariak ere mozorrotzera animatu ditu Udalak, zapatuan, Mundaka osoa mozorroz janzteko. Horrela, 17:30etan umeentzako puzgarriak izango dira herrian, gaztetxoenek disfrutatu dezaten. Era berean, egitarauak “herriko ostalaritzaz eta merkataritzaz disfrutatzeko” aukera ere ematen du, gauean 21:00etan Plazan izango den DJarekin uztartuz.