Kultura eta kirola bat eginez, Mendata ezagutuz
Domekan [irailak 1] izango da kultura eta kirola bat egitea helburutzat duen mendatako XXIII. Ibilaldi neurtua eta XVIII. mendi maratoia, `Mendata ezagutuz´ lelopean.
Beste urte batez, `Mendata ezagutuz´ ekimena ospatuko da herrian. Hala nola, Mendatako XXIII. ibilaldi neurtua eta XVIII. mendi maratoia eginez. Aukera anitz dauden heinean, irteera ordutegiak ere desberdinak izango dira: martxa ertainak 21km-ko ibilbidea izango du, eta goizeko 8:00etan izango da irteera. Martxa luzeak berriz, 37km izango ditu, baina aurrekoaren irteera ordu berdina izango du. Maratoiaren kasuan, 42,195km izango ditu ibilbideak, eta irteera ordua atzeratu egingo da, 9:00etara. Maratoi laburra, izenak dioen bezala, 9km-koa izango eta, eta beste behin, irteera ordua atzeratuko da, 9:30etara. Irteera guztiak egingo dira puntu berdinetik: Mendatako Eleixalde auzotik, hain zuzen.
Aurretiazko izen ematea online egin behar da, eta abuztuaren 1etik dago zabalik, eguaztenera [abuztuak 28] arte. 15 euro ordaindu beharko dira horrela. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da, 500 parte hartzailera heldu arte. Kasu honetan, ordea, 20 euro ordaindu beharko dira. Mendata ezagutuz akimenaren webgunean aipatzen denez, “izen ematearekin sukalkiarentzako bonu bat eta kamiseta bat erosteko 10€ko deskontu bono bat” emango zaio parte hartzaile bakoitzari.
Kamisetak salgai. Nahi duenak ekimeneko kamisetak erosi ditzakela adierazi dute antolatzaileek. Beti ere, 25 euro ordainduz. Honekin batera, aurretiaz aipatutako bonu horiek kamisetak erosteko baliagarriak izango direla aipatu dute.
Dutxak ala erretiratzen direnentzat laguntza taldeak egongo dira, diotenez. Hala nola, beraien webgunean argi utzi dute datu bat: “Ezbeharren bat gertatuko balitz, antolatzaieek ez lukete erantzukizunik izango.”