San Bartolome auzoa girotzeko prest
Barikua eta zapatua. Horiek izango dira Busturiko San Bartolome auzoko jaien egun nagusiak, eta horretarako egitarau zabala prestatu du Udalak.
Adin guztietako jendean oinarritutako egitaraua prestatu du Busturiko Udalak San Bartolome jaietarako. Esan bezala, barikuan [abuztuak 23] eta zapatuan [abuztuak 24] ospatuko dituzte jaiak auzoan, Bartolome Deuna oinarritzat izanik. Izan ere, hainbat tokitan gehiago ere izango da asteburu hau jaien testigu: Bedarona, adibidez.
Kasu honetan, eguzkia ezkutatzen hastean emango diote hasiera busturiarrek jaiei, sardina janarekin: “Bost sardina euro baten truke”. Jarraian, 21:30etan, ohikoa den moduan, musikak hartuko du lidergotza, Lotxo taldearen erromeriarekin.
Zapatuan ordea, goizean goiz kalejirarekin esnatuko da auzoa, eta auzoarekin batera, jai giroa. “Herriko txistularien laguntzaz” jorratuko dute kalejira auzoan zehar. Paella txapelketa da nabarmentzen den ekintza egitarauean, ordea. Horretarako, 12:30etan izen ematea irekiko dute, eta paellen aurkezpena 14:30etan hasi aurretik, dantza eta kantak izango dira nagusi. “Irrintzi Alai taldearen eskutiko dantzak” eta “Kantu Kantari” izango dira auzoan. Gaztetxoenek emango die itxiera auzoko jaiei aurten. Izan ere, aparraren festa eta gaztelua ahalbidetuko dituzte, auzoko txikiek ere disfrutatzeko aukera izan dezaten.
Abuztuak 23, barikua:
20:00. Sardina jana.
21:30. Erromeria Lotxo taldearekin.
Abuztuak 24, zapatua:
11:00. Kalejira.
12:00. Meza nagusia.
12:30. Paella txapelketan izena ematea.
Ondoren. Irrintzi Alai taldearen dantzak.
Ostean. Kantu kantari.
14:30. Paellen aurkezpena eta sari banaketa.
17:00. Umeentzako aparraren jaia eta gaztelua.