Abian da `Birziklatze arduratsua eta herri garbia´ kanpaina
Mundakako Udaleko Gobernu Taldeak hainbat ingurumen-konpromiso hartzarekin batera, `Birziklatze arduratsua eta herri garbia´kanpaina jarri du martxan.
Izenak dioen bezala, `Birziklatze arduratsua eta herri garbia´ kanpaina ingurumenarekiko keinu argia da. Horregatik Mundakako Udalak proiektu berri honen garrantzia aipatzearekin batera, helburua argi utzi du: “Gure bizilagunak udalerria garbi mantentzeko beharraz kontzientziatzea da helburua, zenbait arau betez eta herritarren egunerokotasunean eragiten duten portaera arduratsuak gauzatuz”. Horregatik, tamaina handiko gauzak biltzeko puntu anitz markatu ditu herritik zehar, herritarrei birziklatze-lanak errazteko asmoz.
Erreka kalea, Lorategi kalea, Alkate Mallona, Txorrokopunta ibilbidea, Portua, Goiko Kalea, Intxaurrondo Plazatxoa, Geltoki Kalea, Basamortu Kalea eta Gregorio Blasco kalea dira Mundakako Udalak tamaina handiko gauzak biltzeko markatutako puntu nagusiak. Horrekin batera, utzi beharrekoak uztekotan, martitzen gauetan egiteko gomendatzen du Udalak, 21:00-23:00 bitartean. Izan ere, batzea, asteazken goizetan egingo da.
Birziklatzea eta herria garbi mantentzea “guztion ardura” dela aipatuz, telefono bat ere ahalbidetu dute dohako zerbitzurako. Beti ere, aurretiaz deituaz: 944 412 711.