Domekan izango da 3. mailako aizkolarien finala, Gernika-Lumon
Domekan [abuztuak 18], Gernika-Lumoko Merkatu plazan izango da Euskadiko 3. mailako aizkolarien finala, 18:00etan.
2024ko Euskadiko 3. mailako aizkolarien finala Gernika-Lumon izango da, jaiekin batera. Izan ere, domekan [abuztuak 18] Merkatu plazan, arratsaldeko 18:00etan ikusi ahal izango da aipatutako finala. Parte hartzaileak, alde batetik, Eloy Corchero, Txomin Amundarain, Julen Kañamares izango dira. Bestetik, ordea, Ibai Soroa, Jexus Mari Mujika eta Arkaitz Etxebeste.
Bakoitzak egin behar duen lanaren inguruan, bi eginbehar egongo dira burutzeko: lehenik, 54″ko hiru enbor, eta bigarrenik, 60″ko beste bi enbor moztu beharko dituzte. Euskadiko Herri Kirol Federakundeak adierazi duenez, finalaren beroketan erabiliko den egurra Euskadiko Federazioak jarriko du, eta egurren zozketa, bere baitan, 17:30etan izango da.