Artza frontoiko taberna ustiatzeko deia zabalik
Bermeoko Artza frontoiaren barnean kokatzen den tabernaren erabilera sustatzeko asmoz, Udalak taberna ustiatzeko deia zabaldu du.
Artza frontoiko taberna eta bere erabilera suspertzeko asmoz, Bermeoko Udalak jabari eta erabilera publikoko administrazio-emakida emateko deia zabaldu du herrian, beregain, taberna egokitu, ustiatu eta mantentzeko helburuarekin.
Lehiaketa bidez esleituko da emakida hau. Hau da, interesa erakusten dutenen artean egingo da lehiaketa hori. Bere barnean, urteko gutxieneko lizitazio-kanona 12.339,24 eurokoa izango da, eta horrez gain, Udalak, lokalean berritze lanak egitea beharrezkoa izango dela adierazi du. Horretarako, jada proiektua diseinatuta dagoela haintzat hartuta.
20 urterako izango da lehiaketa bidez esleituko den emakida hori, eta administrazio agirian formalizatzen den egunetik hasiko da zenbatzen. Emakida hau eskuratzeko interesdunek, irailaren 13ra arteko epea dute eskabide tramiteak egiteko. Hala nola, Berhaz bulegoan zein Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskaera guztiak. Era berean, Bermeoko Udalak informazio gehigarria eskuratzeko webguneko atal bat ahalbidetu du.