Olatu kaia kandelaz bete zen 1912ko galernaren urteurrenean
Galernaren 112. urteurrena izan zen atzo [abuztuak 12], eta Bermeon, urtero lez Galerna Eguna ospatu zuten, 1912ko hondamendian hildakoen omenez.
1912ko abuztuaren 12an, galernak hondamendia ekarri zuen biztaitar kostaldean. Izan ere, egun hartan, ohi moduan arrantzalez beteriko hainbat txalupa atera ziren arrantzara. Enbatak ordea, ondorio kaxkarrez bete zuen Bizkaia, batik bat, txalupa ugari ondoratu zirelako, eta 143 arrantzale hil zirelako. Horietako 116 bermeotarrak. Geroztik, Galerna Baleontzien Elkarteak, hildakoen eta beraien senideen omenez, Galerna Eguna ospatzen dute Bermeoko Udalarekin elkarlanean.
Atzo, hondamenditik 112 urte igaro ziren, eta horren harira, Olatu kaia kandelaz bete zuten bermeotarrek: “143 kandela banatuko ditugu eta hauei beste hainbat kandela gehituko zaizkie 1912an bizitza galdu zuten arrantzaleen oroimenean egingo den isilezko ontzi prozesioan”. Alegia, 20:30etan itsasontzietara jaitsiera egin ostean, Kankinkabara txistu taldearekin bat eginez, isilezko prozesioari ekin zioten.
Jendetza bildu zen, beste behin ere, Bermeon atzo. Portuko iluntasunean kandela argiak nabarmentzen ziren, eta “giro hunkigarri bezain polita” bizi izan zen. Biktimeentzat keinu bezala antolatutako gaba horri bukaera emateko, 21:30etan lore eskaintza egin zen itsasora.