21. erromesaldia Begoñara, Iñigo Perezen omenez
Joan den urtean egin zuten Iñigo Perezen lehen memorial ofiziala, Begoñako Basilikara egindako 20. erromesaldia haintzat hartuz, eta aurten ere, abuztuaren 15ean [eguena] ekingo diote bermeotarraren bigarren memorialari.
2004ko abuztuan, bermeotar kuadrila batek Bermeotik Bilboko Begoñako Basilikara bizikletaz joateko eta bueltatzeko erromesaldia egiteko ideia izan zuen, 80 kilometro inguruko mendi-bidea eszenatokitzat hartuz. Gaur egun, oraindik ohiturari tinko mantentzen darraite, urterik urte jarraitzeko helburupean, eta gaur egunera arte hutsik egin gabe. Gainera, urteak pasa ahala, geroz eta jende gehiago animatu izan da erromesaldiaren parte izatera.
Zoritxarrez, 2019an, ideia hori izan zuen kuadrilako lagunetako bat, Iñigo Perez, hil zen. Hala nola, Matxitxako klubak Perezen familiaren baimenarekin eta kide ororen adostasunarekin, Iñigo zena omentzeko asmoz, urteroko erromesaldi hori berrizendatu zuten, eta era berean, Iñigo Perezen memorial bezala ofizializatu.
Aurten, eguenan [abuztuak 15] ekingo diote Iñigo Perezen bigarren memorialari, goizeko 07:30etan Taraskatik irtenda, txirrinduz.