Bermeoko jaietako pregoilaria, aukeratuta
608 bozka jasota, Naia Laso izango da Andra Mari eta Santa Eufemia jaien hasieran udaletxeko balkoian alkatearekin egongo dena.
Joan den barikuan [abuztuak 9] itxi zen Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako pregoilaria aukeratzeko aukera. Skaterrak, joan den astean joku olinpikoetan itzelezko erakusketa egin ostean, 608 bozka jaso ditu, eta beraz, Naia Laso izango da 2024ko Bermeoko jaietako pregoilaria. Horrela, jaiei hasiera emateko, Nadia Nemeh Shomaly alkatearekin batera izango da udaletxeko balkoian, herriaren aurrean.
Bestalde, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak 333 bozka jaso ditu, eta Unai Gomez eta Mikel Jauregizar Athletikeko futbolariek, berriz, 276.