Kirola oso presente egon da Sukarrietako jaietan
Asteburu honetan Sukarrietan jai giro itzela izan da, bai barikuan [abuztuak 2] eta baita zapatuan [abuztuak 3] ere. Prestatutako egitarauak, gainera, kirol anitz eskaini du herritarrentzako.
Krossa, estropadak, umore rally-a eta zumba egiteko aukera eman du Sukarrietako Udalak herriko jaietan aurten. Hala nola, kirolarekiko apustua egin da. Hainbat jende gerturatu da asteburuan zehar herrira, hain ezagunak diren Sukarrietako jaietaz gozatzera. Mozorroak, dantzak, kantuak, musika eta abar luze bat eskaini du aurtengo egitasmoak, baina batez ere kirola izan da nagusi horretan.
Aipatutako rally-az eta zumbaz gain, barikuan [abuztuak 2], krossa egin zen Sukarrietako ibilbide osasuntsuan zehar. Adin guztietako jendeak hartu zuen parte: txikienetik hasi eta nagusienera arte. Giro aparta bizi zen parkean, izan ere, helmugara heltzen zen orori txaloz eta zarataz egiten zieten harrera ikusleek. Merezitako harrera. 2,11 kilometro inguruko krossa egin zuten parte hartzaileek, eta helmugan, antolatzaileek ur botila ematen zieten guztiei.
Krosseko argazkiak hemen ikusgai