Elkarbizitzari ateak irekitzeko unea dela aldarrikatu zuten atzo Laidako hondartzan
Beste bost hondartzekin batera, Laidan "gatazkaren ondorioen konponbide prosezuari aterabidea ematea beharrezkoa dela" alarrikatu zuten ehunka lagunek.
Etxeratek urtero antolatu ohi ditu udako kanpainaren erdigunean kokatzen diren hondartzetako mobilizazioak kantauri itsasoko hainbat hondartzetan. Aurten Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostiako hondartzak izan dira gazte zein helduen batze horren testigu. “Urteetan zehar Etxeratek antolatu dugun mobilizazioa, aurten Sare Herritarrarekin batera antolatu dugu”, aipatu dute berritasun gisan.
“Indarrak batzea ezinbestekoa” den honetan, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu zuten atzo Laidan, besteak beste. Ehunka lagun gerturatu ziren, eta txistularien, bertsonalien eta koroaren laguntzarekin, urreratu ziren guztiek elkarrekin borrokatu zuten helburua lortzeko. “Gatazkak utzitako hainbat ondoriok eragiten jarraitzen duen sufrimenduarekin eta injustiziarekin amaitu behar dugu”, azpimarratu du Etxeratek, eta horrela, elkarbizitza sendoa eraikitzeko beharrezko ezaugarria ere argi utzi du: “Sufrimendu guztiarekin amaitu behar da”.
Euskal Herri zabaletik “etxera” aldarrikatu dute, erreibindikazio bat bezla, “badelako garaia”. Denok pozik sentiaraziko gaituen aurrerapaso bat ematea izan da helburu, “denok garelako irabazle eskubideen urraketa bukatzean, salbuespen eta mendeku politikoak bukatzen direnean, ekuazio politikotik kanpo sufrimendua uzten dugunean”.
Horrez gain, Gernika-Lumoko Sare Herritarrak Gernika-Lumoko jaien testuinguruan, San Roketxutxu egunean, hilak 18, mobilizazio berria egingo du Merkuriotik hasita, arratsaldeko 20:30etan.