Asteburu zaila Bou Bizkaiarentzat
Zapatuan [abuztuak 3] Castroko uretan irabazi arren, kaleekin zorte txarra izan du Bermeo-Urdaibaik asteburuan, eta domekan [abuztuak 4] Orioko bandera urrun gelditu zaio.
Lidergotza izaten jarraitzen du Iker Zabalak gidatutako taldeak, orain arte egindako lan bikainaren erakusgarri. Hala ere, asteburu honetan ez dira zortezkoak izan. Izan ere, zapatuan Castroko urak normalean baino mugituagoak zeuden, eta kaleen zozketan, inork nahi ez zuen kalean arraun egitea tokatu zitzaien. Hala nola, berriz ere, taldearen lan bikainari esker denboraldi honetako bederatzigarren bandera Bermeora ekartzea lortu zuten. Kostata, baina lortuta. Donostiarra izan zen bigarrena helmugara heltzen, ordea. Hirugarrena berriz, Zierbena.
Castroko kaleekiko zorte txarra gutxi balitz, domekan Orion bikoiztu egin zen zorte kaxkar hori. Orioko urak beti izan ohi dira zailak estropadetarako: hondoko itsasoa eta ibai-ahoa metro gutxitara. Horrela, talde guztiek lehentasun berdina zuten. Lehenengo kalea ekiditea. Baina berriz ere, Urdaibari esleitu zitzaion zorterik eta txarrena, haizea gero eta indartsuago zegoen horretan, kalerik eta zailenean bandera eskuratzeagatik lehiatzea.
Guzti hori konutan izanik, bigarren txandako traineruak desiratzen zeuden emaitza egonkortu zen Orion: Bou Bizkaiak bosgarren postua lortu zuen, Getaria eta Lekeittarraren atzetik. Horrela, bermeotarren asteburuak zapore txar bat izan arren, lehenengo postuan jarraitzen dute, bigarrenari hamar puntuko aldea aterata. Hurrengo jardunaldi bikoitza Gipuzkoan izango da, eta beraz, Urdaibai, zapatuan [abuztuak 10] Hondarribiko bandera lortzeagatik lehiatuko da, domekan [abuztuak 11] berriz, Pasaiakoagatik.