EMAS Europako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria jaso du Ekoetxea Urdaibaik
Zentroan ingurumen-politika zehaztua dagoela, ingurumena kudeatzeko sistema bat erabiltzen dela eta sistema horren funtzionamenduaren kontuak aldian-aldian ematen direla aitortzen du jasotako ziurtagiriak.
Ekoetxea sarearen ingurumen-zentroen kudeaketaz arduratzen den sozietate publikoa da Ihobe. Ekoetxea Urdiabairen EMAS ziurtagiriaren jasotzea haintzat hartuz, sozietate horren menpe dauden beste zentroetara ere zabaldu nahi du ziurtagiria.
Ekoetxea Urdaibaik, ingurumenarekiko zaintza eta errespetua bere eguneroko jardueran barneratzeko konpromisoa hartzen duen bezala, bere inguruaren aurrerapen eta jarduera nagusien berri emateko konpromisoari ere heltzen dio. Bestalde, ingurumena babestearen alde eta kutsaduraren prebentzioaren alde lan egiten du, beti ere, ikuspegi jasangarri batetik, eredugarritasunaren bidean tinko segiz.
Beste alde batetik, Ekoetxea Urdaibairen EMASek ingurumen-kudeaketa xedetzat duen talde bat sortzea adostu du, zeinetan langileek zein zuzendaritza-taldeko kideek parte hartzen duten. Talde horren helburuak, batik bat, ingurumenaren gaineko hezkuntzako eskaintza eta bisitariek duten jasangarritasunarekiko eta ingurumenarekiko portaera hobetzea, zentroan uraren eta elektrizitatearen kontsumoaren efizientzia hobetzea, eta kudeaketan ingurumen-irizpideak ezartzea dira.