Bermeo Naia Lasogaz Joku Olinpikoetan
Martitzenean [abuztuak 6] du hitzordua skaterrak Pariseko Joku Olinpikoetan lehiatzeko. Bermeoko Udalak, hiztordua ikusteko herritarrak Nestor Basterretxea aretoan batzeko deia egin du.
Argazkia: Bermeoko Udala Naia Laso bermeotar skaterra, martxoan Dubaieko World Skate Tourreko txapeldun izan eta gero, Pariseko Joku Olinpikoetan arituko da lehian. Hala nola, datorren martitzenean [abuztuak 6] izango du hitzordua 12:30etan, eta Bermeoko Udalak, herria berarekin dagoela adierazteko keinu bat egin nahi izan dio, “elkarrekin indartsuagoak” direlako.
Horrela, 12:00etan Nestor Basterretxea aretoan biltzeko deia zabaldu du udalak, herritar guztiek bermeotarra Parisen lehiatzen elkarrekin ikus dezaten. Hori gutxi balitz, Lasok finalerako txartela lortuz gero, arratsaldeko 17:00etatik aurrera ere bilduko da herria, “skaterrari indarra emateko”.