Pablo Gonzalez askatu dute, bi urte eta erdiko kartzelaldiaren ostean
2022ko otsailetik zeraman kazetari elantxobetarrak bere aurkako karguak aurkeztearen eta bidezko epaiketa baten zain, Radomgo espetxean. Gaur, askatasuna lortu du elkartruke baten bidez.
Polonian espetxeratuta zegoen euskal kazetariak jatorri Errusiarra zuen, eta hori izan da askatasuna lortzeko arrazoietariko bat. Izan ere, Moskuren eta mendebaldeko gobernuen arteko akordio batek atxilotutako hainbat kazetari eta pertsonen askatasuna ekarri du. Horien artean, Pablo Gonzalez eta “Wall Street Jourlaneko”kolaboratzaile den Evan Gershkovich. Hau ere, Gonzalezen antzera, ustezko espioitzengatik zegoen preso.
Rusia eta Poloniaren artean gertatu da elkartrukea, eta elantxobetarra Errusiara bidean dago jada. 887. Horiek dira Gonzalezek espetxeratuta igaro dituen egunak. Gainera, kasik denbora guztian isolamendu egoera bat jasanez. Batik bat, denbora guzti horretan hiru bisita izan dituelako, soilik. Senideekin izandako gainontzeko kontaktua, gainbegiratutako karten bidez izan da. Horrez gain, leihorik gabeko gela bat izan du etxetzat, eta egunean 23 orduko isolamenduaren ondoren, ordu bat uzten zieten toki txiki batean paseiatzeko.
Gonzalezek freelance gisa egiten zuen lan, eta egindako lan guztietan defendatu izan du bere egia. Adierazpen askatasuna deritzona, alegia. Ustezko espioitza leporatu zioten, ordea. Kartzelan eman zuen denbora guztian ez ziren bere aurkako karguak aurkeztu, ezta ere epaiketa datarik. Euskal Herriak beti eman dio beroa, Gernika-Lumon (eta inguruko herrietan) batez ere. Orain, laster, etxera bueltan izango da Pablo Gonzalez, behingoz.