KAE2 ligan, Mundakako XXI. Ikurriña jokoan
KAE2 ligako bederatzigarren jardunaldiak Mundakako urak izango ditu eszenatokitzat. Abuztuak 3an [zapatua], 17:00tan Santa Katalina ermitaren aurrean jokatuko da ikurriñaren norgehiagoka.
Lau kale, lau luze, hiru ziaboga eta hiru milako distantzia. Hortan datza Mundakako Ikurriña lortzeko estropadak. Bi txandatan banatuta, klasifikazioaren arabera irtengo dira taldeak, eta 17:00etan ekingo diote garaipenerako itsas bideari. 7 taldek hartuko dute parte estropada honetan: Sdr Astillero, Donostiarra, Castreña, Hibaika Susperregi, Busturialdea AKE, Lutxana eta SD Santoña RC. Ordena horretan daude klasifikatuta oraingoz, eta beraz, lehenengo txandan aipatutako lehenengo hirurak jokatuko dute. Bigarrenean ordea, azken laurek.
Busturialdea Arraun Taldeak etxean egingo du arraun jardunaldi honetan, eta bosgarren postuan dauden arren, laugarrenekin berdinketa dute puntuei begiratuz. 29 puntu bakoitzak. Hil ala bizikoa da, beraz, etxeko jardunaldi hau eskualdeko taldearentzat. Luis Angel Salvadorren arraunlariak lau eta bosgarren postuak jokatzen baitituzte Mundakan Hibaika Susperregirekin batera.