Artista bermeotarraren 'Izaro' eskultura izango du inprimatuta Nadia Nemeh Bermeoko alkateak Madalen Egunean uretara botako duen teilak. Aurten 18 izango dira udalbatzagaz itsasontzian joango diren herritarrak, iazkoaren bikoitza.
Bermeoko Txosna Batzordeak bultzatuta, I. Alde Zaharreko jaietan murgilduko dira bermeotarrak bihar hasi eta domekara bitartean. Domekan, Madalen Egunaren bezperan, ohiko Baztarreko Jaiak ospatuko dituzte.
Martitzenean [uztailak 16] Markina-Xemeingo Grand Slama irabazi zuen gernikarrak Imanol Lopezegaz batera, ostera ere Ion Ibarluzea garaitu zuen finalean.
Eusko Trenbide Sareak trenbidearen inguruko espazioan aire zabalean eta gauez egiten dituen industria jarduerak "legez kanpokoak" direla jakin arren, udalak geldi segitzen duela salatu dute Don Tello kaleko eta inguruetako bizilagunek.
48.028,15 euroko aurrekontua dauka obrak. Teilatuko lanak amaitzen dituztenerako, horretan eguzki plakak jartzea aurreikusi dute.
Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta Arteskolak antolatu dute lehiaketa hirugarrenez, eta izena emateko epea hilaren 26ra arte dago zabalik. Uztailaren 28an, 09:30ean hasiko da lehiaketa, eta 14:00etan amaitu.
Bermeoko Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiak 115 lagun bildu ditu aurten.