Suaren sugarrek piztuko dituzte txokoak
Ekainaren 23a tradizioz eta mitoz beteriko gau berezia da, udako gai magikoenetakoa. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean ere magikoa da gau hori. Hala, urteko egunik luzeenean, suaren inguruan igaroko dute herritarrek urteko gaurik laburrena, eta txarrak eroateko eta onak ekartzeko aprobetxatuko dute San Joan bezperako suaren inguruko egonaldia.