Odola emateko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Osakidetzak
Emaile kopurua "ohikoa baino handiagoa" dela eta, Osakidetzak odol emateko zerbitzua indartuko du datozen egunotan.
Gaixorik dagoen Busturialdeko gazte baten familiak bultzatuta, eskualdeko hainbat herritar hurbildu dira odola ematera zapatuan [ekainak 8] zein gaur [ekainak 10]. Odol emate zerbitzuak ezin izan du elkartasun olatura batu diren herritarren nahiari erantzun, eta denek odola eman dezaten zerbitzu berriak eskainiko dituzte. Jakinarazi dutenez, barikuan 16:30etik 21:00etara egongo da autobusa ohiko lekuan, eta zapatuan 09:30tik 14:00etara.
Odolkideak elkartetik eskainitako datuen arabera, zapatu goiz batean 15 emaile izaten dira batez beste, eta zapatuan 44 lagun hurbildu ziren. Gaur goizeko 12:30ean luzatutako zenbakien arabera, 20 izan dira ordura arteko emaileak. Jende irala sortu da autobus kanpoan, eta elkartasun mugimendu horri erantzuna emateko asmoz eskainiko dituzte zerbitzu bereziak