Monica Blancak irabazi du azken-aurreko Ezetz Jakin
Herriko merkataritza guneetan gastatzeko 20 euroko bonoa Maite Idoaiagarentzako izan da. Ekainean bukatuko da ikasturte honetako Ezetz Jakin lehiaketa.
Uda hurbiltzen doan heinean, Ezetz Jakin lehiaketa irabazteko aukerak murrizten doaz. Maiatzekoa izan da azken-aurreko lehiaketa, eta Monica Blanca izan da galdera guztiak asmatu dituztenen arteko irabazlea. Horrela, Blancak bi pertsonentzako afaria izango du Ipar tabernan.
Gernika-Lumoko Berbalagunek parte hartzea baliaon jartzen duenez, parte hartzaile guztien artean herriko merkataritza guneetan gastatzeko 20 euroko bonoa zozkatu du, eta Maite Idoiagaren eskuetan jausi da.
Lehiaketa irabazteko aukera bakarra baino ez da geratzen. Ekaineko lehiaketak itxiko du 2023-2024 ikasturteko Ezetz Jakin, eta arin ibili beharko da La Bocan banatzen duten afaria lortzeko. Izan ere, ekainekoa ohi baino laburragoa izango da; ekainaren 20ra arte parte hartu ahal izango da. Galderei dagokienez, sanjoanak ate joka daudela aprobetxatuz, Berbalagunekoak ekaineko jai horien inguruko galderak sartu dituzte. Ez dira falta Gernika-Lumorekin eta euskararekin zerikusia duten galderak ere.