Arrain Azoka proiektuaren sortzailea den Bego Gangoitik jasoko du aurtengo 27. Hegaluze Saria.
Eskolarteko Antzerki Astean elkartuko dira Gernika-Lumoko ikasleak datorren astelehenetik eguenera bitartean. Zazpi ikastetxetako ikasleak taularatuko dira.
Ohiko kirol ezagunetatik aparte, taekwondoa praktikatzeko aukera eskaintzen du TAE Gernikak. Kirolari zabalkundea eman gura diote, baita Gernikan txapelketa bat antolatu ere.
Bi oinarrik ardaztu dute plataformaren egitaraua aurten: kulturak –arteak eta sorkuntzak– eta gaur egungo gai ezberdinen salaketak. Erantzun "oso positiboa" jaso dutela gehitu dute, "parte hartze aktibo handiarekin". Aipamen berezia egin nahi izan diote gazteen parte hartzea areagotu izanari.