Odol emaileak Elai Alai aretora joan beharko dira

Arazo mekanikoak direla eta, Osakidetzako odola emateko autobusa ezin izango da Gernika-Lumora etorri.

Arazo mekanikoak direla eta, Osakidetzako odola emateko autobusa ezin izango da Gernika-Lumora etorri. Horren ordez, odol emaileak Elai Alai aretora joan beharko dira odola ematera. Ordutegia Kultur Etxearen berdina izango da: 09:30etik 14:00etara, eta 16:15etatik 19:45era.

Azaldu dutenez, ohiko odol emaileek mezu bat jasoko dute.