100 lagunetik gora, Allende Salazarren mendi martxan
100 lagun baino gehiago batu ziren atzo (apirilak 28) egindako ibilbidean. Janaria eta edaria izan zuten itxaroan helmugan.
Allende Salazarren 50 urteak ospatzeko mendi martxak 100 lagun baino gehiago batu zituen, atzo (apirilak 28) goizean. Ia hamahiru kilometroko martxa osatu zuten mendizaleek, eta helmugam, Pasealekuan, jatekoa eta edatekoa izan zuten itxaroan. Allende Salazarretik irtenda, Kosnoagara bidea hartun zuen tropelak. Ostean, Baldatika auzora egin, eta bertatik jaitsi ziren Pasealekura.

Argazkia: Allende Salazar
Antolatzaileek adierazi dutenez, urte guzti hauetan Goizale mendi taldean ibilitako pertsonak, irakasleak eta lagun asko batu ziren pasilekurarte egindako txangoan. Eskerrak eman dizkie hurbildatuko guztiei, goiz ederra pasa zutela aitortuz.

Pasealekuko “pikoteoa”. Argazkia: Allende Salazar.