TAE Gernikako 33 taekwondistak Barakaldoko txapelketa lehiatuko dute
TAE Gernikako 33 taekwondista Barakaldoko Gorostiza Kiroldegian egongo dira bihar (apirilak 27), 10:00etatik aurrera, Open Taekwon-do Barakaldo 2024 lehiaketan.
Guztira 250 lehiakide baino gehiagok parte hartuko dute txapelketan, hainbat klubetakoak: TAE Gernika, TKD Barakaldo, Gimnasio Seul-Santander eta HWA-Rang-Do Barcelona. Gernikako klubetik 33 lehiakide bertaratuko dira, baita kirol epaile bi eta Daniel Urbez gerriko beltzeko IV Dan instruktorea. Klubeko gazteenaren (6 urtekoa) eta nagusi beteranoenaren artean, hemeretzi gizonezkok eta hamalau emakumezkok parte hartuko dute kategoria guztietan; “ordezkaritza anitza” eroango du klub gernikarrak.
Taldeka, formak osatu beharko dituzte lehenengo, eta, gero, adostutako borroka eta banakako formak gauzatu beharko dituzte; arratsaldean, berriz, borrokak izango dira.
TAE Gernikakoak azken entrenamenduak garatzen ari dira egunotan, “ilusio handia” baituta Bizkaian lehiatzeko. Izan ere, aurretik, Bartzelonako Copa Juche Kwan eta Benidormeko Copa Costa Blancan izan ziren. Oraingoan, baina, euren familia eta lagunen babesa izango dute, eta taekwondistei animoak emateko gogoz bertaratuko dira.