Euskara ahoan, kilometroak hanketan
12 kilometrotako ibilbide zirkularra osatuko dute zapatuan.
Aspaldian, hilabete bakoitzeko azkenengo zapatuetan garraipo publikora igota ibili dira Gernika-Lumoko berbalagunak. Apirileko ibilbidea, ordea, zirkularra izango da. Gernika-Lumoko Foruen plazatik irtengo da tropela, eta toki berean bukatuko dute ibilbidea. 12 kilometroetan zehar herriko zenbait txoko bisitatuko dituzte ibiltariek: Lumo, Amillaga eta Elorrieta. Gero, Goikoerrotatik Forura jaitsiko dira, eta bertatik, hasiera puntura bueltatuko dira.
Antolatzaiek azaldu dutenez, ibilbide “erraz eta erosoa” izango da. Izena emateko, Berbalaguneko telefono zenbakira idatzi beharko da: 600 482 010.