Ane Marurik irabazi du martxoko Ezetz Jakin lehiaketa
Inoizkorik parte hartzaile gehien izan ditu Ezetz Jakin lehiaketak: 98 lagun
Ane Maruri Aransolok irabazi du martxoko Ezetz Jakin lehiaketa, eta bi pertsonantzako bazkari batez gozatuko du Azules Tabernan. Martxoan lehiatu duten parte hartzaile guztien artean egin den zozketaren sariduna Iruri Egiguren Enbeita izan da, eta Gernika-Lumoko merkataritza establezimenduetan gastatzeko 20 euroko bonoa lortu du.
Otsailean, antolatzaileek lehiaketa goranzko norabidean dagoela adierazi zuten. Joera horrek jarraipena izan du martxoan, eta marka guztiak hautsi dira: 98 parte hartzeilek lehiatu dute: errekorra.
Berbalagunetik gogoratu dutenez, apirileko lehiaketa zabalik dago. Azaldu dutenez, apirileko galderak musikarekin, Athleticekin eta bonbardaketarekin lotutakoak izango dira. Galdera guztiak asmatzen dituztenen arteko irabazleak bi pertsonentzako bazkaria izango du San Kristobal Tabernan; parte hartzaileen arteko zozketako saridunak herriko merkataritza establezimendiuean gastatzeko 20 euroko bonoa izango du.