Euskararekiko konpromisoari aitorpena
Euskara sustatzen duten Gernika-Lumoko 23 pertsona eta erakunde aitortu dituzte Euskarari Bai elkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak.
Euskararen aldeko konpromiso sutsua erakutsi eta euskara sustatzen duten 23 pertsona eta erakunde aitortu zituzten atzo [martxoak 6] Bai Euskarari elkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak. 2018an sinatu zuten lehenengoz hitzarmena elkarteak eta udalak, eta, udaletik aitortu dutenez, “beste urte askotan” elkarlanean jarraitzea espero dute.
Bai Euskaratik azaldu zutenez, atzoko ekitaldia urte hauetan zehar euskararen alde egindako lana aitortzeko antolatu zuten. “Euskarari dagokionez, garai bortitzak bizi ditugu, eta, horren aurrean, Bai Euskarariko komunitateak euskara modu aktiboan defendatzen du”, adierazi zuten elkartekoek. Udalaren aldetik ere eskerrak eman zizkieten euskararen alde borrokatzen duten pertsona eta erakundeei.