Gozoki poltsen truke eskean
Gernika-Lumoko haurrek Eguen Zuri eguneko Gozoki Bidea egin dute, udalerriko gozotegi batetik bestera eskean.
Gernika-lumotarrak inauteri giroan murgiltzen hasiak dira dagoeneko. Gaurkoan [otsailak 8], umeak izan dira protagonista nagusiak. Eguen Zuria da gaur, eta egun berezi horri dagokion Gozoki Bidea egin dute, Segundo Olaeta Musika Eskolak eta Elai Alai Dantza Taldeak antolatuta. Pasealekuan elkartu dira; 17:00etan ipini dute hitzordua. Ondoren, gozotegi batetik bestera eskean aritu dira. Batetik bestera arteko bidea trikiti doinuz lagunduta egin du haurrak ardatz eduki dituen tropelak.
Gozoki denda bakoitzaren aurrean, aratusteetako egun horretan ohikoak den kopla abestu dute, Eguen Zuri, Eguen Baltz doinupean. Hori bai, euren eske kantuek jaso dute ordainsaria: dendari bakoitzak poltsabete gozoki eman dizkie, tradizioari jarraituz.