Literatura Topaketak Euskaraz egitasmorako izen ematea astelehenean zabalduko dute
Martxoaren 7tik maiatzaren 30era artean egingo dute ekimena. Izena emateko epea martxoaren 5etik 21era artekoa da.
Mundakako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean antolatuta, Literatura Topaketak Euskaraz izeneko egitasmoa egingo dute Mundakan, martxoaren 7tik maiatzaren 30era bitartean. Hamabostean behin, eguenetan, udal eraikineko Hitzaldi Aretoan elkartuko dira parte hartzaileak, 18:00etatik 20:00etara arteko saioetan. Antolatzaileek aurreratu dutenaren arabera, dinamizatzaile beharrak egingo dituzte Txani Rodriguezek eta Julen Gabiriak.
Ekimenean parte hartzeko, izena eman beharko da; horretarako, Interneteko formularioa bete beharko dute herritarrek. Iragarri dutenez, izena emateko epea otsailaren 5a eta 21a artekoa izango da. Saio bakoitzeko, gehienez ere, 20 lagun elkartu ahalko dira.