Herrerako baranda osorik berritu du Mundakako Udalak
Horrez gain, herriko gune desberdinen lika garbiketa prozesuagaz ere aurrera egin dute.
Mundakako Udalak Txorrokopunta inguruan kokatuta dagoen Herrerako baranda osorik konpondu du. Baranda hori zaharkituta eta hobekuntza beharrean zegoen, eta udaleko mantenu zerbitzuetako beharginek osorik berritu dute. Udalak, eremu horretan, Txorrokopuntako zubia ere margotu egin du berriki. Horrez gain, aurrera egiten ari dira udalerriko hainbat eremutan egiten ari diren lika garbiketa prozesuagaz. Azken lan horiekin lotuta, Mikel Bilbaok, udaleko Obra, zerbitzu eta Mantentze saileko arduradunak, adierazi du beraien helmuga “apurka-apurka herri osoa garbitzea” dela.

Argazkia: Mundakako Udala.