Bizikletentzako aparkalekuak ipini dituzte Mundakan
Eskola alboan, talan eta herriguneko erdialdean jarri ditu udal gobernu taldeak.
Mundakako Udalak aditzera eman duenaren arabera, bizikletak aparkatzeko eremu berriak eraiki dituzte udalerriko hainbat tokitan. Udal ordezkariek azaldu dute neurri horren jomuga nagusia herrian “mugikortasun jasangarriagoa eta osasuntsuagoa sustatzea” dela. Herriko eskolaren aldamenean, talan eta herriguneko erdialdean ipini dituzte bizikletentzako postuok.