Bizkaiko onenen arteko finala, Nabarnizen
Nabarnizko probalekuak Bizkaiko Kinttopeko eta Zaldi Proba Nagusien finala hartuko du, asteburuan.
Nabarnizko probalekua punta-puntako zaldi proben habitat izango da asteburuan. Izan ere, zapatuan [urtarrilak 13], Bizkaiko Kinttopeko finala lehiatuko dute bertan, 18:00etan. Garcia Alabak aurrez aurre edukiko ditu Belaustegi eta Txori. Olea erreserba bezala egongo da.
Domekan [urtarrilak 14], Bizkaiko Zaldi Proba Nagusien finalaren txanda izango da, hori ere ordu berean. Hiru parte hartzailek neurtuko dituzte indarrak, tartean, etxeko partaide Jatetxe Nabarnizek; Garcia Alabak eta Enkarterri Turf Power edukiko ditu aurkari. Erreserba legez, ostera, Etxebarria egongo da.