Palestinari elkartasuna adierazi diote Gernika BHIko ikasleek

Gernika BHIko ikasleek Palestinari elkartasuna adierazi eta konponbide politikoa eskatu zuten atzo [urtarrilak 9], institutu aurrean. Jakinarazi dutenez, urte berriagaz berriro hasiko dira martitzenetan Palestinaren aldeko elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egiten.