35. Ipuin Lehiaketa barikura arte aurkeztu daitezke lanak
Ohi legez, bost mailatan banatuta parte hartuko dute sortzaileek. Ipuinak euskara hutsean idatzita aurkeztu beharko dituzte, word formatuan, eta gehienez hamar orritakoak izan beharko dira.
35. Ipuin Lehiaketa martxan dago Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan. Sormena bultzatzea helburu duen lehiaketan ipuinak aurkezteko azken eguna da barikua [abenduak 15], eta eguna heldu bitartean, 16:00etatik 20:00etara aurkeztu ahalko dira kontakizunak Zubieta Errontan, USB batean, edota liburutegia@muxikakoudala.eus helbidera bidalita.
Ohi legez, bost mailatan banatuta parte hartuko dute: A mailan 6 urtekoak egongo dira; B mailan, zazpikoak; D mailan, 8 eta 9 urte bitartekoak; E mailan 10 eta 11 urtetakoak; F mailan, 12 urtetik 14ra artekoak; eta G mailan, berriz, 15 urtetik gorakoak. Zehaztu dutenez, muxikarrak bakarrik parte hartu dezakete.
Hori bai, denek ala denek euskara hutsean idatzita aurkeztu beharko dituzte lanak, word formatuan, eta gehienez hamar orritakoak izan beharko dira. Edozein izan ahalko da gaia, baina sormena, irudimena eta itxura hartuko dute kontutan epaimahaikideek.
Lanak aurkezteko orduan, parte hartzaileak ez ditu bere izen-abizenak ipuinean jarri, baina adina zehaztu egin beharko dute.
Maila bakoitzean hiru sari egongo dira, eta urtero legez, liburuxka batean argitaratuko dituzte. Horrez gain, Muxikako Udaleko weborrian argitaratuko dira irabazleak.