Euskararen Eguna, bertso artean
Lilibertsoko bertsolarien triki bertso poteoagaz eta sarteneko janagaz ospatuko dute Euskararen Eguna Kortezubin.
Gure Arbasoen Herria kultur elkarteak antolatuta, triki bertso poteoa egingo dute datorren barikuan [abenduak 1], Kortezubiko txokoan. Euskararen Eguna tarteko, Lilibertsoko hiru kide ariko dira bertsotan: Ander Elortegi Garatea eta Ibai Amillategi Omaetxebarria gernika-lumotarrak eta Koldo Gezuraga Seijido muxikarra. 20:00etan hasiko direla aurreratu dute antolakuntza lantaldetik. Gainera, sartenekoa jateko aukera ere egongo dela iragarri dute.