Eneko Bilbaok jantzi du Bizkaiko Giza Proba Txapelketako txapela Nabarnizen
Nagusitasunez irabazi du Bizkaiko txapela, lurraldeko lehian bigarren geratu den Aitor Etxanizi lau puntu atera dizkiolako. Zazpi probalari aritu ziren asteburuan Nabarnizko lehian, arabarrak barne.
Hiru jardunaldi behar izan dira aurtengo Gizonezkoen Giza Proba Txapelketako irabazlea nor izango zen jakiteko, eta lehiaketako hirugarren jardunaldia Nabarnizen jokatu ostean, bertan gailenduta irabazi du Eneko Bilbao kortezubitarrak lehiaketako txapela.
Nagusitasunez irabazi du Bizkaiko txapela, lurraldeko lehian bigarren geratu den Aitor Etxanizi lau puntu atera dizkiolako, eta hirugarren amaitu duen Gorka De la Concepcioni bost.
Zazpi probalari aritu ziren asteburuan Nabarnizko lehian, arabarrak barne, eta azken proba horretan ere nagusitasunez irabazi zuen kortezubitarrak. 30 minututan, hiru huntza, 1/2 eta 0,95 metroko markagaz gailendu zen, eta Joseba Sanchez arabarra izan zen bigarrena, bi huntza, 3/4 eta 2,00 metro eginda. Hirugarrena izan zen Etxaniz (bi huntza, 3/4 eta 0,85 metrogaz) eta laugarrena de la Concepcion (bi huntza, 1/2 eta 4,35 metro).
Bosgarren sailkatu zen Juan Carlos Lopez arabarra, bi huntza, 1/4 eta 5,00 markagaz, eta seigarrena izan zen Jose Angel Ikaza bi huntza, 1/4 eta 0,60 metrogaz. Zazpigarrena izan zen Aitor de la Concepcion: untza bat, 1/2 eta 4,75 metrogaz.