Baserritik Gernikararen eskutik, sasoiko produktuei buruzko jardunaldia, Ekoetxea Urdaibain
Udazkeneko produktuak: erakusketa eta dastaketa saioa izango da domeka honetan (azaroak 26), 13:00etatik 14:00etara, Ekoetxea Urdaibain.
Baserritik Gernikara zuzeneko salmenta proiektuaren eskutik, sasoiko eta bertoko produktuak ezagutzeko eta kontsumitzeko aukera eskainiko dute: “Udazkenean Urdaibain ekoizten diren elikagaiei buruz ikasteko aukera izango dute saioan parte hartzen dutenek. “Sasoiko eta kalitatezko produktuak kontsumituz geure burua zaintzeko ideia berriak deskubrituko ditugu eta, horrela, gure baserritarrei lagunduko diegu, ingurumenean dugun eragina murriztuz”.
Jakinarazi dute domekako hitzordua eskualdeko produktuen “erakusketa txiki bategaz” hasiko dutela, eta, gainera, horiek prestatzeko moduak ere azalduko dituzte. Gero, esperientzia gastronomikoa proposatuko dute: erakusgai egongo diren produktu batzuekin prestatutako hiru pintxo dastatzeko aukera egongo da, bertako txakolinarekin edo zukuarekin batera.
Izen ematea. Saioan parte hartzeko aurretiaz izena ematea beharrezko da, www.ekoetxea.eus webgunean; dastaketarako 6 euro ordaindu behar dira.