Marijesiak antolatzeko batzarra egingo dute
Barikuan Andra Mari koralaren aretoan elkartuko dira 19:30ean, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Gernika-Lumoko Marijesiak abenduko kantaldi saioak antolatzen hasiko dira barikuan [azaroak 24]. Hain zuzen ere, Andra Mari koralaren aretoan elkartuko dira 19:30ean.
Beste urte batez, Gernika-Lumoko kaleak tradizioz betetzeko asmoa dute marijesiek. Gabon aurreko bederatziurrenean udalerriko kaleetan zehar kantuan ariko dira goizaldeko orduetan. Hala ere, egun horien aurretik entseguetan elkartuko dira. “Batzarrean bertan aurtengo Marijesien betebeharrak eta ardurak elkarren artean banatuko ditugu”, zehaztu dute.