Talde ederra bildu da Atxurkulu Mendi Taldearen irteeran
Arantzazu aldera mendi irteera egin dute joan den asteburuan, bederatzi kilometro inguruko irteera egiteko.
Atxurkulu Mendi Taldeak Gipuzkoako mendialdera jo du joan den asteburuan. Hain zuzen ere, hogei mendizale inguruko taldea elkartu, eta Oñati aldera joan dira, bertako inguruez gozatzeko. Bederatzi kilometro inguruko mendi irteera egin zuten, eta, besteren artean, Aitzuloko Begia edota Orkatzategi mendia bisitatu zituzten. “Giro ederra eta konpainia itzela” egon zirela nabarmenduta, irteeraren balorazio positiboa egin dute taldekoek.