Ikasgelak ere palestinar herriaren alde
Gernika BHIko ikasleek nahiz irakasleek elkarretaratzea egin dute, Israel Palestinan egiten ari den triskantza salatzeko.
Atzo [azaroak 14], Gernika BHI institutuko ikasle nahiz irakasleek Palestinari elkartasuna erakutsi zioten. 11:00etan, institutuko sarreran bildu ziren, elkarretaratzea egiteko eta palestinar herria jasaten ari den genozidioa salatzeko. Inguruko beste hekuntza zentro batzuetan egin duten legez, Gernika BHIko taldeak ere “Israelen oldarraldiaren aurrean desadostasuna” erakutsi zuen, Beste Gernikarik ez, ez hemen, ez inon lelopean.